XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nai zuanak jo, lekua utziko zion arek ere.

Urrengo, - Errenteriko banda asiko zan: Lizardi ta bere lagunak.

Oiartzungo Mendizabal ere askotan an izango zan aiekin, eta Goikoetxea Zestuakoa, orain Errenterin bizi da aspaldian baña.

Geienák probatuko ziran an.

Oraindik onena ez det aitatu: txistulari eléctrico, Amasako Garate.

Ura ere asiko zan, bi edo iru pieza joko zituan, da aretxek irabazten zituan txaloak.

Jo ere egiten zizkioten.

Gure txanda ere etorriko zan, da batenbat izango zan guri ere aginduko ziguna.

Donostiar bat izaten zan; praktikantea esaten zioten.

Asiko giñan, ba, gu ere eta egingo genduan gure, saioa.

Alako jende alaiaren aurrean pozak egin ere, eta geure lana egindakoan ixiltzen giñan.

Praktikantea bera asiko zan orduan.

Txistua jotzen balio duana da.

Bakarrik ere ondo jotzen duan txistularia da ura.

Isidro Ansorena ere denbora batean ortxen izaten zan.

Orain ez du txisturik joko bearbada, baña txistulari danen maisua.

Ari txapela erantsi izan zioten danak, eta umore ederreko gizonak dira aiek.

Anaia bat ere badu Ernanin bizi dana, gizon alaia.

Arekin ere ortxe, Ondarrabin, juntatu oi giñan.

Irurogei ta emezortzi urte zeuzkala esan zuan berak, eta umorea saltzeko ere bazeukan arek.

Orrelako gizonak bear luteke bizi luzea.

Alai ta pakean bizi diran gizon oiek urte askotarako izan ditezela.

An izan diranak, danak ez da aitatzen ere errez, baña Zarauzko Izagirre ere etorri izan da.

Arek ere bakarrik jotzen zuan ederki.